XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizona ingurunera moldatu egiten da Askotan gizona berez moldatzen da ingurunera.

Esaterako, hauts birrin bat begian sartzen denean, begiak berehalako erantzuna izaten du eta malkoz betetzen da.

Horrela hauts birrina botatzea lortzen du.

Beste batzutan, gizona, berak nahi dituen ekintzak burutuz, moldatzen da ingurunera.

Adibidez, hotz handia egiten duenean eskuak igurtz ditzake, oinekin lurra jo, ibili eta abar.

Eta horrela berotu egiten da.

Gizonak ingurunea eraldatu egiten du Gizonak bere lanaren bidez ingurunea eraldatzen du, bizitzeko kondizioak hobetzeko.

Hau da, etxeak eraiki eta hotz-beroetatik babesteko jantzi egokiak egiten ditu; lurra landu eta animaliak hazten ditu, hortik janaria lortzeko; meatzeak zulatu, ibilbideak egin, material berriak lortu, medizinak aurkitu eta ibilgailuak asmatu ere bai, leku batetik bestera abiadura handiz joateko.

Pentsatzen duelako, gizona ingurunea aldarazteko gai da.

Bestalde, zutik ibiltzen denez gero, eskuak askaturik ditu, eta berorrek tresnak eta beste objektu batzu erabiltzeko era ematen dio.

Naturaren babesa Askotan gizonaren ekintzek inguruneari ondorio kaltegarriak ekartzen dizkiote: ingurua honda dezakete; ibaiak, itsasoa eta airea kutsatuz eta, horrez gainera animalia eta landare-moeta batzu desagertarazi ere bai.

Gizonak, aurreratuz joateko, noski, ingurunea eraldatu behar du.

Baina eraldaketa hau Natura hondatu gabe egin beharra dago.